lunes, 26 de noviembre de 2012


Klase honetan Euskal dantzetan zentratuko gara.

Haur batek, gehienetan dantzarekin duen lehenengo harremana eskolatik datorkio, Haur Hezkuntzan hain zuzen ere. Ikastoletan, neurri batean edo bestean, dantzarekin erlazionatutako hainbat jolas, dantza eta abesti erabiltzen dituzte. Bere irakasleek ilusioa eta motibazioa transmititu egiten diete eta haurrek zerbait dibertigarria bezala hartzen dute.


Adin hauetan, haurrek, eskola edo ikastolara joatez gain, eskolaz kanpoko jardueraren baten ere hartzen dute parte sarritan. Horren arrazoietako bat; beste haur batzuekin solasean aritzea, ondo pasatzea edo gurasoek, euren seme-alabek "hobby" bat topatzeko nahia izaten da.

Jarduera horietako bat, euskal dantzak dira. Haur asko, dantza talde baten aritzen dira, baina bestela ere, euskal dantzak, eskolan praktikatzen diren jarduerak dira, bai musika ala psikomotrizitate saioetan.

Dantza hauen bitartez, haurrek euskal kulturaren inguruan euren ezagutzak garatu ditzakete eta baita gure herria osatzen duten lurralde bakoitzaren inguruan ere, bertako ohiturak zein diren ikasiz. Izan ere, lurralde bakoitzean modu desberdinean dantzatzen da edo beste jantzi batzuk erabiltzen dira eta horrek egiten du benetan polita saio hau.

Gainera, Euskal Herrian zehar dantza jaialdiak egiten dira, eta txoko guztietako taldeak batzen dira euren dantza, jantzi eta ohiturak erakutsiz.

Bestalde, haurrei dagokienean, eta euskal kultura hobeto ezagutzeaz aparte, antolatu daitekeen edozein koreografia bezala, oso positiboa da euren koordinazioa lantzeko. Izan ere, zenbait pausu ikasi behar dituzte eta musika jarraituz, une egokia zein den jakin behar dute.

Hortaz, saio entretenigarri bat pasatzeaz gain, aberasgarria ere bada euren heziketarako, honek ere gorputzeko hainbat faktoretan baitu eragina.

Jarraian, gorputz heziketako saio batean irakasleak horrelako dantzak nola lantzen dituen ikusiko dugu:






No hay comentarios:

Publicar un comentario