martes, 4 de diciembre de 2012



- Euskal kantutegiko abestiak:
Antzinako abestietan, bizimodu tradizionalaren erakusgarri izatea hobetsi da. Beti ere oreka bat bilatu nahiz eskualdeen artean eta izan dituzten zabalpen eta arrakasta kontuan hartuz. Egile modernoagoak dituztenetan, kantagintza berrien ikur gertatu direnak jaso nahi izan dira, baita mugimendu horretan plazaratu diren gai eta ikuspuntu nagusiak ere. Bietan eguneko erabilgarritasuna ere kontuan hartuta: ahal den neurrian, gaurko pertsonen dibertimendurako eta adierazpen afektiborako egokiak direnei lehentasuna ematea alegia.

Klasean Euskal abestiak landuko ditugu eta hauetariko batzuk izango dira;
Egunero abesti bat landuko dugu.

1. Agur, jaunak (eta andreak)!
2. Agur, Xiberua!
3. Agur Euskal Herriari
4. Ai, zer plazerra!
5. Aita Jainkoak (Salamankara).
6. Aitormena.
7. Aitorren hizkuntz zaharra.
8.Aldapeko (Almute dantza).
9.Ama eta alaba.
10.Ameriketara joan nintzan.
11.Andre nobia.
12.Araban bagare.
13.Armen hartzera (Solferinoko itsua).
14.Astoa ikusi nuen.
15.Bakearen urzoa.
16.Begiztatua nuen (Euskaldun makila).
17.Behin edo behin.
18.Bizkaia maite.
19.Boga boga.
20.Donostiako hiru damatxo.
21.Egun da Santi Mamiña.
22.Eperra.
23.Erreginetan.
24.- Erribera
25.- Esaten dute (Nere senarra).
26.Euskal herriko mendiak.
27.Ez, ez dut nahi.
28.Furra furra.
29.Gazte gaztetatikan.
30.Gaztedi berria (Gu gira Euskadiko).
31.Gernikako Arbola.
32.Goizean argia hastean.
33.Goizean goizik.
34.Guk euskaraz.
35.Guretzat.
36.Haltzak ez du bihotzik.b
37.Hara non diran!
38.Hator, hator.


 EBALUAZIO IRIZPIDEAK


Haurrak ebaluatzerako orduan honako irizpideak jarraituko ditugu:

- Abestiak, teknika egokia erabiliz interpretatzen ditu.
- Afinazioa, une oro zaintzen du, erregistro komenigarrira egokituz behar
denean.
- Hitzen ahoskera eta erritmoa uztartzen ditu.
- Abestiaren mezua ulertuz abesten du.
- Kantuarekiko interesa erakusten du, kantua kultura-adierazpen den
aldetik.
- Abestean, intentsitate, karakter eta abiaduraren ñabardurak modu egoki
batean erabiltzen ditu.
- Akzioa eta gogoeta orekatzen ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario