lunes, 26 de noviembre de 2012


Klase honetan Euskal dantzetan zentratuko gara.

Haur batek, gehienetan dantzarekin duen lehenengo harremana eskolatik datorkio, Haur Hezkuntzan hain zuzen ere. Ikastoletan, neurri batean edo bestean, dantzarekin erlazionatutako hainbat jolas, dantza eta abesti erabiltzen dituzte. Bere irakasleek ilusioa eta motibazioa transmititu egiten diete eta haurrek zerbait dibertigarria bezala hartzen dute.


Adin hauetan, haurrek, eskola edo ikastolara joatez gain, eskolaz kanpoko jardueraren baten ere hartzen dute parte sarritan. Horren arrazoietako bat; beste haur batzuekin solasean aritzea, ondo pasatzea edo gurasoek, euren seme-alabek "hobby" bat topatzeko nahia izaten da.

Jarduera horietako bat, euskal dantzak dira. Haur asko, dantza talde baten aritzen dira, baina bestela ere, euskal dantzak, eskolan praktikatzen diren jarduerak dira, bai musika ala psikomotrizitate saioetan.

Dantza hauen bitartez, haurrek euskal kulturaren inguruan euren ezagutzak garatu ditzakete eta baita gure herria osatzen duten lurralde bakoitzaren inguruan ere, bertako ohiturak zein diren ikasiz. Izan ere, lurralde bakoitzean modu desberdinean dantzatzen da edo beste jantzi batzuk erabiltzen dira eta horrek egiten du benetan polita saio hau.

Gainera, Euskal Herrian zehar dantza jaialdiak egiten dira, eta txoko guztietako taldeak batzen dira euren dantza, jantzi eta ohiturak erakutsiz.

Bestalde, haurrei dagokienean, eta euskal kultura hobeto ezagutzeaz aparte, antolatu daitekeen edozein koreografia bezala, oso positiboa da euren koordinazioa lantzeko. Izan ere, zenbait pausu ikasi behar dituzte eta musika jarraituz, une egokia zein den jakin behar dute.

Hortaz, saio entretenigarri bat pasatzeaz gain, aberasgarria ere bada euren heziketarako, honek ere gorputzeko hainbat faktoretan baitu eragina.

Jarraian, gorputz heziketako saio batean irakasleak horrelako dantzak nola lantzen dituen ikusiko dugu:






Hemen utziko ditut ariketa desberdinak praktikatu ahal izateko
klasean emandakoa modu dibertigarri batean, animatu zaitezte
eta ariketak egin!!!
Azkenik joku bat itzi dizuet.


http://creatingmusic.com/new/hearing/GameIndex3.swfhttp://creatingmusic.com/new/hearing/GameIndex3.swf http://moodle.donostiaeskola.org/doremi/oinarrizko-maila/ http://www.txiki.net/ http://www.starfall.com/n/level-b/music/play.htm?f http://ntic.educacion.es/w3//eos/MaterialesEducativos/mem2007/pequennos_musicos/acces/intro1.htm http://www.aprendomusica.com/swf/C1presentacionNegra.htm http://www.aprendomusica.com/swf/C2notaFa.html http://musikaikasi.blogspot.com.es/p/jokuak-juegos.html








Hemen ditzue musika lantzeko joku dibertigarriak:

Gaurko klasean soilik zentratuko gara Euskal Herriko musikan.

Haurraren heziketa prozesuan musika eta hezkuntza banaezinak dira.
Umekiak, jaio aurretik, musikak beregan sorturiko estimuluak sentitzen
ditu eta estimulu horiek norberaren parte izango dira bizitza osoan.
Musikarekin haurrak erantzun, eraiki, amestu... egiten du, eta hori guztia
funtsezkoa da bere heziketa prozesuan. Musikari esker haurrak sentsibilitatea,
kontzentrazioa, oroimena, arreta, psikomotrizitatea, irudimena, sormena...
landuko ditu, sentimenduak adierazten lagunduko dio. Sozializatu egiten da.

Gaurko klasean haurrei erakutsiko diet bertako musikako-tresnak:

-Alboka
-Atabala
-Danbolina
-Dultzaina
-Hiru zuloko txirula
-Panderoa
-Silbotea
-Trikia
-Txalaparta
-Txistua
-Ttun-Thuna









 Kaixo!!!!
Lehenengo klase honetan haurrei azalduko diet Euskal Herriko musika 
eta dantzen garrantzia. Lehenik eta behin haurri galduto diet ea beraiek 
zer dakiten Euskal Herriko musikaz eta dantzetaz. Modu honetan 
beraien aurreiritziak jakingo ditut, eta beraien ahuleziak zeintzuk diren 
ezagutuko ditut.

Honako galdera hauek erantzun behar izango dituzte:
 -Zuentazko zer da musika eta zer da dantza?
 -Ezagutzen dituzue Euskal Herriko musika edo dantzarik?
 -Euskal Herriko dantzak dantzatu dituzue noizbaiten?
 -Guztoko dituzue?
 -...