lunes, 26 de noviembre de 2012

Gaurko klasean soilik zentratuko gara Euskal Herriko musikan.

Haurraren heziketa prozesuan musika eta hezkuntza banaezinak dira.
Umekiak, jaio aurretik, musikak beregan sorturiko estimuluak sentitzen
ditu eta estimulu horiek norberaren parte izango dira bizitza osoan.
Musikarekin haurrak erantzun, eraiki, amestu... egiten du, eta hori guztia
funtsezkoa da bere heziketa prozesuan. Musikari esker haurrak sentsibilitatea,
kontzentrazioa, oroimena, arreta, psikomotrizitatea, irudimena, sormena...
landuko ditu, sentimenduak adierazten lagunduko dio. Sozializatu egiten da.

Gaurko klasean haurrei erakutsiko diet bertako musikako-tresnak:

-Alboka
-Atabala
-Danbolina
-Dultzaina
-Hiru zuloko txirula
-Panderoa
-Silbotea
-Trikia
-Txalaparta
-Txistua
-Ttun-Thuna









No hay comentarios:

Publicar un comentario