Hemen argitaratuko ditut haurrentzako
dantza eta musika ezberdinak, uste dudalako haurrentzako oso garrantzitsua
dela. Baita ere, informazio ezberdina argitaratuko dut zein garrantzitsua den
haurrentzako. Gainera esan beharra daukat, musika eta dantza, psikomotrizitatea
lantzeko lagungarria dela.
Euskal Herriko kulturaren ezaugarrietako
bat musikak eta dantzak gure gizartean izandako garrantzia izan da. Herri
kantek eta dantzek betidanik transmititu dituzte emozioak, sentimenduak eta gertakari
pertsonalak eta sozialak. Hori dela eta, gure asmoa da kantak, alderdi bokal eta instrumentalean eta dantzak
ikaskuntzaren funtsezko atalak izaten jarraitzea.
Teknika bokala edo instrumentala
oinarrizkoa izango da konpetentzia hori
garatzeko, horren erabilpen egokiak
arazo muskularrak saihestu, ikaskuntza bokal eta instrumentala erraztu eta
soinuaren edertasuna lortzeko aukera ematen baitu. Beste komunikazio era baten oinarria
norberaren sormen lana izango da. Euskal dantzaren tradizio aberatsa ezagutzeak
aukera emango du gorputz, musika eta dantza hezkuntza eta ezagutza sistema lantzeko;
gainera, tradizio horrek eta molde akademikoko beste dantza tradizio batzuek
dantza klasikoak barne zenbait eduki berdinak dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario